Ékolo - Museo del aceite (Arroniz - Navarra)

Volver a página de inicio
disminuir tamaño del texto aumentar tamaño del texto

ékolo zerbitzua

Bestelakoak...

inicio > Olibondoa : Historia

Olibondoa : Historia

Botellas de aceite ecológico Detalle olivo


Munduaren lehen egunetan, mitologiaren arabera, olibondoa Atenasen agertu zen. Ateneak, jakituriaren jainkosak, atenastarren uste ona irabazteko eta bertako jainkosa babeslea izateko, lantza batetik zuhaitz sagaratu hori sortu zuen eta jarraian zera esan zuen:

“… bere fruituak jateko onak dira eta, are gehiago, fruitu horietatik likido bikaina lortuko duzue, gizakiak elikatzeko baliagarri izango dena, eta jasaten dituzten zauriak arinduko dituena”.

Hori horrela, olibondoa sortu izanari esker, hamabi jainkoz osatutako epaimahaiak Ateneari Atika gaineko subiranotasuna eman zion.

Hain zen garrantzitsua olibondoa geure zibilizazioan, zein Greziako legeek erbestea aldarrikatzen zuten bi olibondo baino gehiago lurretik ateratzera ausartzen zituztenentzat. Olibondoa bizitzaren sinboloa zen eta emakumezkoek haren itzala bilatzen zuten seme-alabak sortu nahi zituztenean.

Mitologia alde batera utziz eta historian murgilduz, duela bi mila urte baino gehiago, erromatarrek olibondoen hazkuntza Iberiar penintsulan zehar hedatu zuten, zuhaitz emankor, irauneko eta bizi luzeko horiekiko gurtza eta horien fruituetatik ateratzen zen salda estimu handitan izatea transmitituz.

Mende batzuk geroago, Erdi Aroan, islamdar zibilizazioak hobekuntza teknikoak egin zituen olibondoaren hazkuntzaren esparruan, olioa lortzeko prozesura hobetuz eta olia kontserbatzeko ontzien fabrikazioa hobetuz. Eragin horren erakusgarri dira gaztelaniaz olibondoarekin eta bere fruituarekin lotutako jatorri arabiarreko hitz ugari, esaterako: aceituna (oliba), aceite (olioa), almazara (olio errota), almijar (olibak zukutu aurretik aireztatzeko lekua), algorín (errotaren inguruan oliba aleak gordetzeko kutxak) edo acebuche (basaolibondoa).



Ékolo · (Camino de San Andrés) · Paraje de Bigortiga · 31243 - Arroniz (Navarra)